plataformak
Euskera askatasunean
1. Abiapuntua
Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza asko ari dira aldatzen partekatzen dugun errealitate honetan. Besteak beste, Euskadin hizkuntzaren gaia ulertzeko moldea ari da aldatzen, eta aldi berean antzeman egiten da beharrezkoa dela formula berriak proposatzea elkarbizitza harmoniatsu eta emankorra lortzeko euskararen eta gaztelaniaren artean. Horregatik, eta “Euskara askatasunez” izenarekin, adierazpide kritiko, anitz, demokratiko eta integratzaile bat sustatu eta bultzatu nahi dugu euskarazko kulturari buruz ikuspegi moderno eta irekia duten pertsona guztiak biltzeko. (Jarraitu irakurtzen ...)
Kultura irekia
Aniztasunean oinarritutako kultura
Euskal gizartean azken 30 urteotan aldaketa sakonak egon dira politika, ekonomia eta kulturaren alorretan. Demokrazia eta autogobernua pixkanaka finkatzen joan dira, baina oraindik jokabide intoleranteak eta antidemokratikoak ikusten dira, eta horien adierazgarririk gaitzesgarriena ETAren indarkeria da. Demokraziari esker, euskal gizartearen aniztasun sakona azaleratu da. Anitza da nortasun kolektiboaren inguruko sentimenduari eta hainbat faktoreri dagokienez, hala nola, jatorria, hizkuntza, ideologiak, sinesmenak, taldeen eta gizabanakoen kulturen oinarriko sinboloak, etab. (Jarraitu irakurtzen ...)
ORAIN INOIZ BAINO + OSASUNA
ORAIN INOIZ BAINO + OSASUNA
Hau da Osakidetza martxan jarri genuenetik Euskal Osasun sistemak bizi izan duen garairik latzena. Osasun sistema on bat dugun arren, argi dago Ibarretxeren Gobernuen kudeaketa txarraren ondorioz indarra galdu duela. Geure Osasun Sistema Publikoa, garai batean Espainian puntakoa zena, orain gero eta beherago dago sailkapenean. Osasun sisteman egiten dugun gastua, BPGari dagokionez, Espainiako batez bestekoa baino txikiagoa delako gertatu da hori, eta are gehiago, Europako batez bestekotik oso urrun dago. (Jarraitu irakurtzen ...)
El país que queremos
Ese país no es el que queremos. Por eso se ha creado la red para el cambio.
Manifiesto de la Red para el Cambio
Por otro lado, varias plataformas por el cambio han estado funcionando estos últimos meses. Presentamos aquí documentos de varias de estas plataformas. (Jarraitu irakurtzen ...)
El empleo, corazón de la política
Cuando se espera todo del crecimiento económico y se hace del empleo una variable dependiente, las políticas públicas sacrifican la calidad del empleo y prosperan mensajes con consecuencias negativas: "hay que trabajar como sea" o "más vale un empleo precario que ninguno". Todo ello nos conduce a un empleo degradado y de baja calidad. (Jarraitu irakurtzen ...)
Hezkuntza: Aldaketaren ardatza
Herrialde bateko hezkuntzak bere gizartea definitzen du. Daukan ziurtapenik onena da. Aukera berdineko etorkizuna bermatzen du. Funtsezko eskubide bat da, bizimodu eta lan berrietatik sortu diren beharretara zabaltzeko berdintasunezko instrumentu bat da. Eremu horretan gazteek bizikidetza tolerante eta demokratikoan trebatu behar dute, eta bereziki Euskadin. (Jarraitu irakurtzen ...)
Berdinak desberdintasunean
1. Geure konpromisoa herrialdearekin
Zenbait adin eta belaunalditako emakume gara. Batzuk mugimendu feministakoak gara, beste batzuek emakume-elkarte eta –sareetan parte hatzen dugu. Denok gara herrialde honekin konprometitutako euskal herritarrak. Gizarte-mugimendu bat sustatzen dugu; helburu oso heterogeneoak ditu mugimendu horrek, baina historiako menderakuntza sistema luze eta unibertsalenetako bat zalantzan jartzeko eta aldatzeko gai izan da, gizonek emakumeengan izan duten nagusitasuna hain zuzen. Aurrekoek utzitako testiguaren eramaile gara; emakume aitzindari horiek hiritartasun eskubidearen alde egin zuten, eta gai izan ziren denbora luzez politika- eta gizarte-eremutik emakumeak kanpo utzi dituen kultura- eta arautegi-sistema zalantzan jartzeko eta iraultzeko. (Jarraitu irakurtzen ...)
