Patxi López Lehendakari da dagoeneko. Euskal herritar guztien Lehendakaria da. Berrikuntza Sareak, hauteskunde kanpainan lagundu zuten guztiei hausnarketa egiteko eskatu nahi die, eta baita, nahiz eta ez lagundu, Gobernu berriari laguntza kritikoa egin nahi diotenei.
Aldaketarena gobernuak esaten duen zerbait dela baina aldaketa bera gizartearen gauza dela uste dutenei. Gure gizartean gauza askok erakutsi egin dute herritar batzuk beste batzuk baino zerbait gehiago direla, nazionalista izatea plus bat dela gauza askotarako, terroristen alde egitea progresistatzat hartu daitekeela, nortasun jakin batzuk baino ez direla egokiak politikaren eremuan, etab.
Gobernuak lagundu dezake, baina gizarte indar bat behar da, aldaketa hauteskundeak irabaztea baino zerbait gehiago uste duen indarra, bestela aldaketa azalekoa izango da. Gobernu demokratiko batek ezin du herritarren aurka jardun.
Hori dela eta, Berrikuntza Sareak ez du amaitu, hasi baino ez du egin. Patxi Lópezen inbestidurarekin hasiko den gobernu berriak, ondoko lan gogorra egin beharko du: Euskadin aldaketa horren buru izatea. Urte hauetan guztietan nazionalistak nagusitu dira politikaren eremuan, eta baita terrorismoaren mehatxua ere, eta gizartearen alde garrantzitsu batek botoaren bidez baino ezin izan du hitz egin. Ikusi baino ez dugu egin behar zer gertatu den herri askotan, non nazionalistak ez ziren boto asko eta askoren joera ez zen kalean islatzen.
Gizartean terrorismoaren deslegitimazioa gero eta handiagoa da, eta prozesu horrek ere Berrikuntza Sarearen laguntza handia beharko du. ETAk oraindik iruten duenez, Euskadin oraindik ez dira askatasunak guztiz heldu, baina bortitzen alde egiten dutenak gizartean baztertzea oso garrantzitsua da askatasunak finkatzeko, herritarren ahalegina da. Berrikuntza Sareak esanahi osoa du lan horretan.
Baina Berrikuntza Sareak beste lan batzuk ere baditu. Hauteskundeetan Berrikuntza Sarekoek programa politiko baten alde egin badute, oraingoan herritarrek programa hori betetzen dela zaindu beharko dute. Ez dugu ahaztu behar, ohitura dela-eta, eta gobernuaren lanak konplexuak direnez, askotan errazagoa da herritarrei gehiegi ez galdetzea. Aldaketa gobernu-moduetan ere eman beharko da. Herritarrei irekiagoa izan beharko du. Euskaldun izateko modu guztiak barneratzeko era gardenak izan beharko ditu.
Gai horiei buruzko eztabaida zabaldu nahi dizuegu, zuen artikuluak eta iradokizunak nahi ditugu.
Jarraitu irakurtzen