Sartu

gaur

Euskadi Laika

Daniel Solana

Laikotasunaren sakontzearentzako proposamenak gure gizartean:

Euskadirentzako proposamenak:

Edozein klaseren, sinbolo erlijiosoek, erakunde ofizialetatik desagertu behar izan dute. Proposatzen dugu instituzio euskaldunek estudio bat ardura eman dezatela sinbolo erlijiosoen gainetik instituzio publikoetan hiru lurralderen zentro publikoetan, udalak edo administrazioa oro har, eta sinboloak bereiz ditzan ondare kolektiboaren produktua diren, edo balio artistiko berezi bat daukaten, ezarpen berriak dira espazio publikoan. (Jarraitu irakurtzen ...)

Nire euskara

Felipe Juaristi

Idaztea gustatzen zait, baina batez ere euskaraz idaztea gustatzen zait. Ez da berdin, niretzat bederen, euskaraz idaztea ala gazteleraz idaztea, biak neurri batez gure hizkuntzak badira ere. Ez da berdin, niretzat bederen, “maite zaitut!” esatea, ala “te quiero” esatea, biak neurri batez maitasun hitzak badira ere. “Maite zaitut” hitzei zentzua ematen diena haragia da. Belaunaldi askotako haragia behar izan da, denboran zehar isuririk, sentimenduak sortu eta arazteko. Hitz horiek, azkenik, maitasun hitz bilakatu dira. Gurasoei, adiskideei eta seme-alabei, gure haragiaren haragi direnei, esaten dizkiegun hitzak dira. (Jarraitu irakurtzen ...)

Inaxio Uria eta Isaías Carrasco; herritar berdinak ziren?

Óscar Rodríguez Vaz

Bi hilabete baino gutxiago igaro dira ETAren azken hilketatik. Berriro ere, atentatua ANV-EAEren gobernupeko udalerri batean gauzatu zuen, eta berriro ere, udalaren buruzagitzan gutxiengoan zihardutenek beste alde batera begiratu zuten, eta horrela, azken hiru hamarkadetan hainbestetan ikusi dugun terrorismoaren menpekotasunaren eta koldarkeriaren komeria errepikatu zen. (Jarraitu irakurtzen ...)

Bai burdinbide mistoari

Antxon Olabe

Y-a ez da Euskal Herrian dauden garraio arazoentzako behin betiko konponbidea, baina konponbidearen zati bat da. Proiektu hau mistoa izatea erabaki denetik, hau da, pertsonez gain, salgaiak ere garraiatzeko erabiltzea erabaki denetik, Y-aren hasierako kontzeptua ingurumenarentzako modu positiboan eraldatu da. Izan ere, modu masiboan eta epe luzera salgaiak eta pertsonak trenez garraiatzearen aldeko apustua egitearen alde gaudenon ustez, proiektuaren hasierako parametroak aldatu izana ezinbestean da aurrerapauso bat, izan ere, hasieran pertsonak soilik garraiatzea aurrez ikusten zen. (Jarraitu irakurtzen ...)

Kultura Zerrada

Juan Zubillaga

Duela gutxi Kultura sailburuak Euskal Kultura Planaren aplikazioaren balantzea aurkeztu du. Duela lau urte hasi zen plan honen inguruan egin duten ebaluazioaren arabera, «euskal nazio nortasuna» indartzeko instrumentu bat da eta ordezkari bizkaitarraren hitzetan, “herriaren aintzatespenaren” zerbitzura dago (El Correo). (Jarraitu irakurtzen ...)

Lanean eta irekita

Luisa Etxenike

Etxebizitzari buruzko Legerik gabe jarraitzen dugu. Lege proiektua Eusko Legebiltzarrean azken-azken orduan aurkeztu zutenez, ezingo da legealdi honetan eztabaidatu. Denbora joan ahala, haren edukiaren trailerrak eta eszenarik deigarrienak ezagutu ditugu, zineman bezala. Horixe izan da Lakuako Gobernuaren espezialitateetariko bat: gauzak zalaparta handiz iragartzea, burututzat jotzea egiteke daudenean, kontsultatu eta eztabaidatzea eta egokiak edo gauzagarriak diren ikustea; etengabe erabili dute iragarri, zerbait geratuko da eta estrategia, gero ezer ere geratu ez arren. (Zer gertatu zen Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean aurkeztuko zuten errekurtso ospetsuarekin? Zer gertatuko da Madrazok iragarri berri duen eta Jaurlaritzak jarraian zuzendu duen etxebizitza babestu geldiak berriz erosteko proiektuarekin?). (Jarraitu irakurtzen ...)

Twitter

Pertsona independenteek hauteskunde-programa erabakiko den barneko ekitaldi batean tuiteatzea onartzen duen lehenengo euskal alderdia da.

Barkatu! Zer da tuiteatzea?

Ongi! Ongi! Twitter SMS mezu sistema kolektibo antzeko bat da eta publikoa nahiz pribatua izan daiteke. Hau da, tuiteatzea mezuak kate batera bidaltzea eta bertan, kanala publikoa denean mezuak mundu guztiak ikusi ahal izatea da. Adibide bat: geure tuiteatzaileek hitzaldiaren hasiera ikusi zuten. Elkarrizketa hau edonork ikus zezakeen. (Jarraitu irakurtzen ...)

Confianza, autogobierno y unidad

En estas tres palabras ha basado Patxi López su discurso de clausura.

Primero, confianza en los ciudadanos y ciudadanas. Confianza en el buen sentido de la sociedad civil. Confianza en la necesidad de contar con la gente para hacer reformas. Patxi López promete no actuar como Ibarretxe (Jarraitu irakurtzen ...)

Gaiaren erdirainoko bidaia

Luisa Etxenike

Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetan 1,6 milioi eurotik gora gastatu dute atzerrira egin dituzten bidaietan. Zenbateko honen erdia ia, Gizarte Gaien Sailari dagokio. Agintari politikoek atzerrira bidaia ofizialak egitea oso ohikoa da, baina horretarako, beharrezkoa da bidaia horiek finantzatzen dituen gizarteari (kasu honetan euskal gizarteari) onurak ekartzea, hau da, zergapean dauden herritarrek argi ikusi behar dute zein izan diren lortu diren merkataritza edo kultura trukeak, sinatu diren lankidetza edo kooperazio zientifiko edo akademikoko hitzarmenak, zein ate ireki zaizkien enpresa, profesional edo sortzaileei, edo zein mekanismo jarri den martxan gure herrialdearen ezagutza atzerrira zabaltzeko edo geure izen ona edo nazioarteko eragina oinarritzeko. (Jarraitu irakurtzen ...)

Aldaketa nahi duen logopeda eta psikopedagogo bat

Aldaketa nahi dut nire ustez ETAren kontrako borrokan benetako eredua izan zaretelako eta egunero bizitza eta askatasunaren defentsan ematen duzuen adibideagatik.

Lurdes Auzmendi

Gaztetan halako ibilbide bat izan genuenontzat uste dut aldaketa handia dela Euskadiko Alberdi Sozialistarekin bat etortzea. Frankismoaren urte haietan ETAn (nire kasuan polítiko-militarrean) ibiltzetik alderdi ez nazionalista baterako bidea ez da, noski, erraza izan. Edozertan ibili ginela ere, euskal nazionalismoaren ideologia erabat errotu zen gure baitan, ia nagusiki hortik baino ez genuelako edaten. (Jarraitu irakurtzen ...)

Berrikuntza jaialdia

Otsailaren 7an, goizeko 12 etan Bilboko Euskaldun Jauregian, berrikuntzarako jaialdia ospatu zan. Berrikuntza Sareari dagozkion 800 pertsona joan ziran ekitaldira, non gizarte zibiletik 20 pertsona baino gehiago berba egin zuten beraien desioak manifestazeko aldaketaren alde.

Gero, hautagaiaren interbentzioa. Batasuna, aldaketa, pluraltasuna eta partaidetasuna izan ziran Patxi Lopez-ek bere hitzaldian oinarritu zituen gai garrantzitsuenak. (Jarraitu irakurtzen ...)

Elogio de la cortesía y de la franqueza

Vicente Carrión Arregui

No quisiera resultar pueril ni moralizante pero ya hay síntomas en la precampaña electoral de que nuestros candidatos tienen ciertas dificultades para practicar ese abecé de la cortesía que a la inmensa mayoría de los ciudadanos no se les escapa. Que si la triple alianza de un españolismo ajeno al país, que si paranoicos pactos de todos contra mí, que si imaginarios repartos de consejerías futuras... y todo ello en un ambiente de chiste fácil cuando no de abierto insulto. ¿Acaso no se han percatado nuestros próceres de que una de las claves de la victoria de Obama ha consistido en la categoría humana que han trasmitido sus palabras y gestos a la hora de dirigirse siempre a sus rivales con elegancia y respeto? (Jarraitu irakurtzen ...)

Monopopulismoa

  LUISA ETXENIKE Autobusera edo metrora igotzea, edo besterik gabe, Europako hiri handietako kaleetatik ibiltzea -baina ez Londres, Berlin edo Paris bezalako hiri handienetan soilik- gizarte (Jarraitu irakurtzen ...)

Gure zerua

Luis Haranburu Altuna


Dante handik itzuli zenetik badakigu infernua nolakoa den, ez dakigu ordea zerua nolakoa den, ez eta non dagoen. Handik ez da inor itzuli.

Badakigu gorrotoa dela infernuko atea eta han ez dagoela esperantzarik. Poetak dioenez maitasuna da zeruko atea eta guztia espero daiteke bertan. (Jarraitu irakurtzen ...)

HEMENGOAK

Jose A. Pérez

Txapela eta gurutzea daramatzaten neokontserbadoreek ipurdia estututa daukate. López bat lehendakari izan daitekeela, zu! Sabino Aranak ikusiko balu bere burua bere etorbidearen (1) kontra joko luke eta oihuka (2) hasiko litzateke. (Jarraitu irakurtzen ...)

Ezkerra, krisia eta aldaketa

 

ÁLVARO BERMEJO

Krisiaren aurreko estrategia guztiak jaso zituen Borgesek ipuin hartan, baita adar bitan banatzen diren bideen Lorategiaren madarikazioa eta magia deskribatu ere. Hasieran, Ezkerrak eta Eskuinak hitz egiten zuten Aldaketari buruz. Zapatero presidenteak jarrera aldaketa eskatzen zuen oligarkia finantzarioaren aurrean, oposizioan, Rajoy bat zetorren Patxi Lópezekin Gobernu aldaketa eskatzen zuenean –lehenengoak estatu mailan eskatzen zuen, eta azkenak autonomia erkidegoan. Eta guztiek beretzat hartu zuten Obamaren «Yes we can» -Bai, ahal dugu- eslogana, nahiz eta inor ere ez den ausartzen zer, nola edo zein modutan egin dezakegun esatera. (Jarraitu irakurtzen ...)

Ideologia-askatasunaren alde, berrikuntza orain

Francisco Javier Barcenas

 

“Askatasuna, Santxo laguna, zeruak gizakiari eman zion dohain zoragarrienetariko bat da. Ez dira haren pareko ez lurreko altxorrak, ezta itsasokoak ere; askatasunagatik bizitza arriskuan jar daiteke eta arriskuan jarri behar da”. (Jarraitu irakurtzen ...)