Sartu

Aldaketa nahi duen logopeda eta psikopedagogo bat

Jose

Euskadin nirea bezalako hainbat zentrotan aldi berean egiten dugu lan Hezkuntza eta Osasuna bezalako oinarrizko alorretan. Eta Eusko Jaurlaritzan hutsuneak egoteaz gain, arazoak areagotzen joan dira geure zentroetara datozen bezero edo gaixoen kalterako.

Osasun (logopedia eta psikologia) eta hezkuntza (logopedia eta psikopedagogia) beharrak dauzkaten pertsonak hartzen ditugu. Berez sektore publiko sozio-sanitarioa eta hezkuntzaren sektoreko gabezia askori erantzuten diegu eta geure lana egiten laguntzeko ez dugu Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza zuzenik jasotzen, baina kontuan izan behar da lanpostuak sortzen ditugula eta zerbitzu profesional eta eraginkorra ematen dugula.

Osasunak eta Hezkuntzak derrigorrez bete behar ez dituzten lanak modu ekonomikoan gauzatzen ditugu, izan ere, geure zentroek diru-laguntza egokiak jasoko balituzkete ere, Osasun eta/edo Hezkuntza Sailen kontuetarako aukera profesional on eta errentagarri bat izaten jarraituko genuke.

Gainera, aipatzekoa da gehienetan zerbitzu hauek oso-osorik bezeroak edo gaixoak ordaintzen dituela, baina osasunaren nahiz hezkuntzaren alorretako oinarrizko behar bat da. Eta are larriagoa dena, Ibarretxeren Gobernua Osasunaren alorretik diru-laguntzak murrizten joan da eta horrek zuzenean kaltetu ditu logopediako tratamendu luzea behar duten gaixoak.

Erabiltzaile batzuek jasotzen dituzten beste diru-laguntza batzuk oso modu kaskarrean daude araututa eta urte batetik bestera arbitrarioki aldatzen dira, hortaz, ezinezkoa da jakitea zer gertatuko den hurrengo urtean, eta ondorioz, iraupen luzeko bezero edo gaixoen kasuetan oso egoera larriak eragiten dira.

Sektoreko profesionalok intrusismoari aurre egin behar diogu, izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du inoiz araudi eraginkor bat ezarri alor horretan. Gaur egun arauen araberako ziurtagiririk ez daukaten askok bidegabeko lehia egiten dute eta horrek logopedian eta psikopedagogian lan egiten dugunok kaltetzen gaitu, eta are okerrago, beren hezkuntza gaitasuna hobetzeko edo beren osasun arazoak konpontzeko geure zerbitzuetara jotzen duten herritarrak ere kaltetzen ditu.

Aldaketa behar dugu, egiten dugun lan sozio-sanitario eta sozio-hezitzaile garrantzitsua kontuan hartzen duen eta behar duten pertsonei erantzuten dien Gobernu bat behar dugu, izan ere, baliabideak oso urriak dira.

Ezinbestekoa da sentsibilitate soziala duen eta unibertsaltzat jotzen diren osasun eta hezkuntza zerbitzu batzuk eskuratu ezin ditzaketenei lagunduko dien Gobernu bat izatea, sinestezina baita herritarrek ordaindu gabe oinarrizko laguntza jaso ezin izatea. Eta berriz diot, eskubide unibertsalak dira eta tamalgarria da, baina Eusko Jaurlaritzak ez die behar bezalako arreta eskaini, eta are okerrago, murriztu egin ditu.

Horregatik nahi dut aldaketa. Eta inolako ideologiari jarraitu gabe, Euskadik martxoaren 1etik aurrera guztiok behar dugun sentsibilitate soziala duen gobernu bat izatea espero dut. Ona izango da guztiontzako eta bereziki, herritarrentzako.

Dokumentuak: euskadi, gaur

Iruzkinak

Oruga Oruguilla(e)k idatzi zuen Otsaila 04, 2009 17:55

Éstas son las áreas en las que se demuestra el grado de desarrollo de un país... desgraciadamente, llevamos demasiado tiempo con el debate público contaminado con otros temas menos interesantes e importantes para la vida de la gente que éste. Me ha gustado, Jose.

MARTA(e)k idatzi zuen Otsaila 05, 2009 12:07

Si Euskadi fuera un país que se dedicara a lo que realmente importa, lo que dices sería una prioridad. Esperemos que el cambio llegue y con él la priorización de los temas que de verdad importan. Muy interesante, la verdad.

Lendar(e)k idatzi zuen Otsaila 05, 2009 18:15

Sobre el intrusismo del que te quejas... Hay tantos sectores en los que el intrusismo es increible... Cuanta gente ves en televisión que haya estudiado periodismo? Cuanto masajista o quiropráctico hay sin titulación? Y cuanta gente hay gobernando este país sin unos estudios mínimos?

KoKran(e)k idatzi zuen Otsaila 05, 2009 19:03

Si cada vasc@ se empieza a quejar de cómo van las cosas en su sector o de lo que cambiaría cada uno, podemos llenar todos los blogs de aquí a la Antártida.
A mi lo que me preocupa es el empleo, y a otro la educación, y a otro... y a otro...
Es imposible complacer al 100% a toda la ciudadanía. Lo que tiene que hacer un Gobierno es complacer de manera general a cada un@ de l@ habitantes de un país con las especificidades de cada uno.

Oruga Oruguilla(e)k idatzi zuen Otsaila 06, 2009 01:56

La voluntad de todos es el resultado de la voluntad de cada uno. No veo la contradicción, Kokran y Lendar.

jose s(e)k idatzi zuen Otsaila 06, 2009 10:03

Debo aclarar que mi intención no era la de quejarme de problemas de mi sector sino constatar desde mi experiencia profesional que en Euskadi dos derechos fundamentales están siendo vulnerados. La educación y sanidad dejan de ser universales si dependen sólo de la capacidad económica del ususario.