Sartu

Akabo malenkonia

Eduardo Madina

«Azkenean ere ez da duela bi mendeko inkesta soziologikorik egingo, ez dugu geure burua sinplifikatu beharko; euskalduna soilik, espainiarra soilik, espainiar baino euskaldunago, euskaldun baino espainiarrago, euskaldun bezain espainiarra»

Euskadin ikuspegi batzuek malenkonia pizten dute. Mundu guztiak ez ditu berdin bizitzen eta mundu guztiak ez ditu sufritzen, baina hortxe daude geu osatzen eta definitu nahi gaituen eta ez garen guztia adierazten duen paisaia marrazten. Ikuspegi horietan erortzea errealitatearen kontzientzia baten eta Euskadin bere lekuan ez dagoenaren identifikazioaren ondoriozkoa izaten da, fanatikoek beren garbitasun eta homogeneotasun paradisu propioa beste batzuen odolarekin eraikitzeko materialtzat jotzen dituzten pertsonen minarekin lotuta sentiarazten digun dotrina humanistaren ondoriozkoa.

Hauxe da gure tristuraren ibilbide nagusia. Baina malenkoniarako beste bide batzuk ere daude. Derrigorrezko deboziorako aberri nazional bakarra aukeratu behar izatearen bidetik igarotzen direnak, hain zuzen, aberri bat aukeratu eta bestea baztertzea eta partida ideologiko, interesatu, murriztaile eta konponezin jasangaitz horretan bando batean ala bestean agertzea inposatzean tematuta daudenak, hain zuzen. Batzuon ustez, beste modu batera bizi daiteke. Azkenean ere, geu totalizatzen saiatzeko erabiltzen duten odolezko teologia horretaz askatutako Euskadi bat. Azkenean ere, herritar askeak. Azkenean ere ez da duela bi mendeko inkesta soziologikorik egingo, ez dugu geure burua sinplifikatu beharko; euskalduna soilik, espainiarra soilik, espainiar baino euskaldunago, euskaldun baino espainiarrago, euskaldun bezain espainiarra.

Azkenean kenduko dute bandera ala ikurrina bakarrari zor omen diogun obedientziazko tunel malenkoniatsu hori eta etorkizunari nolabaiteko bizipozarekin ekingo diogu, nortasunarekin lotutako giro gogaikarririk gabe, geure konplexutasuna aldarrikatuz eta hainbeste urtetan ideologia-partida pribatu batean geu murrizten, txikiagotzen, sailkatzen eta elkarren kontra jartzen saiatzeko erabili dituzten eskemak apurtuko dira. Martxoaren 1ean, Euskadin herritarrei ate bat ireki ahalko diogu. Argi bat piztu daiteke hemen bizi garen guztiontzako.

Eduardo Madina

 

Dokumentuak: gaur