Hauteskundeetako jarrera-aldaketa
Joseba Arregi
EAJren euskal nazionalismoak eta Iberretxek euren sentimenduak, sakoneko nahiak eta proiektu politiko preziatuenak alde batera utzi baino ezin izan dute egin, profil kudeatzailea azpimarratzeko: kanpainan behintzat euren kezka nagusiena jendearen benetako arazoetan oinarritu da. Horrekin guztiarekin agerian utzi dute martxoaren 1ean euskal herritarrek aukeratuko duten Legebiltzarra, Legebiltzar normal bat izango dela, eta hortik eguneroko bizitzaren arazoak kudeatzeaz arduratuko den Gobernua sortuko dela.
Baina azken legegintzalditan EAJk eta Ibarretxek Eusko Legebiltzarra Legebiltzar eratzaile, ez-ohiko, bihurtu dute, badirudi euskal gizartearen behin betiko definizioa lantzeko aukeratu dela. Kanpainan erabili duten kudeatzaile-kutsu horrekin euren burua ezeztatu dute, eta agerian utzi dute azken legegintzalditan egin nahi izan dutena iruzurra dela. Baina gauza bat ez dakigu, zer da egia, kanpainan esaten dutena edo ezkutatzen dutena?

Iruzkinak