Euskara eta libertatea
Ramón Etxezarreta
Joan den astean azaldu zen jendaurrera Patxi Lopez, berariaz Donostian antolatutako ekitaldian, euskararekiko bere posizioa agertu asmoz erkidego autonomoko iritzi publiko eta hiritargoari. Euskararen munduekin lotura zuzena, atxikimendua edo kezka nabarmena duen PSE-EEko jendeak eskatu eta prestatu zion argudio sorta bat izan zen haizeratu zituenak.
Manifestu deitu horrek, “euskara eta libertatea” zuen izenpea eta sozialistek kontuan izan beste erremediorik ez duten faktore batzuek zituen nabarmenak euskararen inguruko topikoekin alderatuz gero. Faktore garrantzitsu bat Euskal Herriko hizkuntz errealitatea da, zeinetan nabarmena da herritar gehienek, eta bi hizkuntza ofizialei bagagozkie, hizkuntza bakarra menderatzen dutela, gaztelera. Errealitate hau PSE-EEren baitan eta bera bozkatzen duten herritarren artean areagotu egiten da.
Hizkuntza eta hiztunen arteko bereizketa ezinbestekoa ere nabarmena da sozialisten asmotan. Hizkuntzak komunikazio tresna dira, balio sinboliko jakin bat duten ondare kolektiboa, baina eskubidedunak hiztunak dira, herritarrak, eta ez hizkuntzak. Aipatu bi faktore horiek dira nagusiak hizkuntza politiketarako, baina politika hutserako badaude beste batzuek. Jakinik, eta askotan ez arrazoi faltan, herritarren aurrean sozialistok erakutsiriko euskararekiko atxikimendu urriak eta nazionalismoen hizkuntzak bereganatzeak eragiten duen beldurra eta esaten diren esamesa disparatatuak, iritzi publikoari esan beharra geneukan ez izateko beldurrik inor ez zetorrela, ez euskara persekutatzera eta ez, are gutxiago, euskararen aurrekontuak murriztera. Horretarako prestatu zen ekitaldian Gipuzkoako Donostian, hor baitaude euskararekiko atxikimendua eta jarreren neurria eman dezaketen sozialisten udal gobernuak. Beldur hori ez da justiziazkoa eta usatu nahi izana zilegi da.
Hizkuntz politikek libertadea eta demokraziarekin ezin- besteko duten bereziezintasunean egin zuen azpimarra Lopezek, biolentziarekin nahasteko arriskurik gabe ez ezik bere aurrez aurre egon beharraz, nazionalismoek hizkuntzen bidez eragiten dituzten bazterkeriez eta erabilera alderdikoiez libratzeko proposamenak egin zituen, eta abar.
Erreakzioak? Gutxi eta zaratatsuak, bakarra ez esateagatik. Gutxi ezkerretik, oraindik ere ikusgai dago alderdi sozialistak berak emango dion jarraiera. Zaratatsuak, zikoitzak esango nuke nik gainera, abertzaletasunaren aldetik. Urduritasuna esanguratsua izan da. Ez dakit zergatik PSEEEk esanagatik edo PSE-EEk esan delako. Eskubiderik ez balego bezala. Noski demokrazia eta libertadea behar dituela euskarak, baita PNVk ezetz esaten badu ere. Arituko gara luzeago. Baina aitor dezadan diferentziak badaudela batzuen eta besteen artean. Alderdia gauza bat da eta Patxi Baztarrika beste bat. Euskara defendatzen dutenen, soilik defendatzen dutenen, eta bizi dutenen artean.


Iruzkinak