Sartu

Onartzen dut

Joseba Arregi*

"Gaztelania familian eta lanean erabiltzen dudan euskara bezain neurea dela onartzen dut"

Aitortza desagertuta dagoen gizarte sekularizatu honetan, mito eta irudi erlijioso zaharrek bizirik diraute, ezkutatuta dauden arren --horren adibide argia da Obama nola joan zen Kapitoliotik Etxe Zurira, Jesús «Hosana, Daviden semea!» zioten oihuz inguratuta Jerusalemen sartu zenean bezala izan zen, bestalde, geure bekatu eta lizunkerien isla den ahuntza/Bush basamortura bidali zuten bertan hiltzera, herria garbi gera zedin--, beharbada, egokia da izenburuaren edukira jotzea: nire bekatuak aitortu eta onartzen ditut.
Administrazioan eta enpresa batzuetan informazioa bi hizkuntza ofizialetan jaso dudala onartzen dut, baita informazioa euskaraz irakur dezadala saiatzen direla ere --grafia motaren bidez, hizkuntza horri nolabait lehentasuna emateko--, baina normalean, familian harremanak hizkuntza bakarrean izan dituen euskalduna naizen arren, gaztelaniazkoa irakurtzen dut. Gaztelania familian eta lanean erabiltzen dudan euskara bezain neurea dela onartzen baitut.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Kataluniako hizkuntza-murgilketa sistema kopiatu nahi izan duenean --gutxi gorabehera-- horren kontra egon naizela ere ONARTZEN DUT, izan ere, gurasoek irakaskuntzako hizkuntza ofizial nagusia aukeratzeko daukaten eskubidea urratzen duela uste baitut. Kataluniako Gobernuak gaztelania ere irakaskuntzan hizkuntza nagusia izatea eragoztea ere ez dudala ulertzen onartzen dut. “Herria” terminoa ez dudala gogoko ere onartzen dut, bereziki “bat” kalifikatzailearekin batera doanean.

Herrialdeko biztanleen balioa aintzakotzat hartzeko “herritar” terminoa “nortasuna” edo “herritartasun sentimendua” baino nahiago dudala onartzen dut. Nortasun kolektiboaren baliabidea arriskutsua iruditzen zaidala onartzen dut. Espainolismoa --txarra-- eta katalanismoa edo euskaldunismoaren --onak-- artean omen dagoen desberdintasuna ikusteko gai ez naizela onartzen dut. Nazionalismo espainiarra zergatik den txarra, baina katalana, euskalduna eta galiziarra zergatik diren onak ulertzeko gai ez naizela ere onartzen dut.
Politikan garrantzitsuenak programak, ekintzak, hauteskundeen emaitzak eta emaitza horien erantzukizuna onartzeko gaitasuna direla pentsatzen dudala onartzen dut. Eta horrez gain, buruzagien bertute pertsonalak, beren asmoak, beren irribarrea, beren presentzia eta komunikabideekin konektatzeko daukaten gaitasuna bigarren mailako faktoreak direla ere pentsatzen dut. Nire ustez, Gini indizea --gizarte baten diru-sarreren banaketaren justizia/bidegabekeria neurtzen duena-- hazten den ala ez ikustea eta gobernuaren ekintzek gazteak sisteman sartzea errazten duten ala zailago egiten duten egiturak finkatzen diren egiaztatzea garrantzitsuagoa dela susmatzen dudala onartzen dut.
Noizbehinka mesetako haitzuloko kide izaten naizela eta izandakoa naizela onartzen dut, nire ustez, Kataluniako Estatutua ez datorrelako guztiz bat Espainiako Konstituzioarekin, nire ustez hobe izango bailitzateke lehenbizi Estatuaren federalizazioa modu irekian planteatzea eta gero autonomia estatutuak berritzea, alde biko harremanak finkatzeak egon litekeen zentralismorik txarrena indartzen duela pentsatzen baitut, --eta horixe ikusi da finantzaketa autonomikorako alde biko topaketetan, non zergen errege eta jabe denak printze autonomikoak banan-banan hartu dituen beren eskaerak entzuteko eta prebendak banatzeko, Erdi Aroan bezalaxe.
Egitura kontu horiek eta justizia ekonomiko eta sozialarekin lotuta dauden gaiak agintariak ohiturak eta usadioak aldatzen saiatzen diren ingeniari sozial gisa aritu nahi izatea baino garrantzitsuago iruditzen zaizkidala onartzen dut. Gertatzen ari den aldaketak, hau da, gauzak administratzetik pertsonak eta bizitza pertsonalak (elikaduratik sexualitatera) administratzera igarotzen ari garela kezkatzen nauela aitortzen dut.
Gizarte laiko honetan elizak ortodoxia eta heterodoxia mekanismo berberak, hots, sinesleak erkidegotik kanporatzeko mekanismoak errepikatzen dituzten sektez ordezkatu direla pentsatzen dudala onartzen dut. Egunero neure buruari ez diodala nahikoa progresista ote naizen edo kontserbadore bilakatu naizen (ai ene!) galdetzen onartzen dut. Botere ororen inguruan susmoak izaten ditudala onartzen dut, beren abizena zeinahi izanda ere.

Bi hitzetan, gizartea, politika eta kulturaren alorretan moldakaitza naizela, datu ekonomikoak txarrak direnean Gobernua nire laguna delako soilik optimista izateko agindua ez dudala onartzen eta Gobernua nire etsaia delako soilik katastrofista izateko agindua ere onartzen ez dudala ONARTZEN DUT. Ildo politikoei bai ala ez esateaz haraindi, xehetasunak eztabaidatzea ona izango litzatekeela uste dudala onartzen dut: adibidez, menpekotasun legearen ondorioz gutxiago aurreztuko den ala ez, udalentzako diru-laguntza planak inbertsio mota jakin batzuekin lotura gehiago izan beharko lukeen ala ez. Eliza katolikoan ez bezala, egungo iritzi publiko ofizialaren ortodoxian bekatuak ez direla barkatzen iruditzen zait.

*Aldaketa kultura elkarteko lehendakaria (Berrikuntza Euskadirentzat)

 

Dokumentuak: euskera, gaur

Iruzkinak

Javier(e)k idatzi zuen Otsaila 17, 2009 20:08

No te flageles, amigo Joseba, no vaya a ser que haya gente que te exija un acto de contrición sobrehumano, con propósito de enmienda (no te veo en esto) y, sobre todo, te apliquen una buena penitencia (esto es más probable).
Te admiro. Saludos.

Josep Medina(e)k idatzi zuen Otsaila 18, 2009 08:54

Es admirable la lucidez y honestidad de Joseba Arregi. Somos muchos los que vemos reflejadas en sus artículos aquello que nos hubiese gustado saber escribir; Sus textos son el mejor homenaje y servicio que se puede ofrecer a la ciudadanía vasca y española en general.

PACO YESTE(e)k idatzi zuen Otsaila 18, 2009 09:59

Bravo,querido Joseba.Llevas muchos años en que tus antiguos compañeros de Partido,no se enteran de nada,y solapadamente,no dando demasíado la cara,te han llamado traidor.Muchos de ellos quisieran decir lo mismo que tú en voz alta,pero so se atreven porque están atrapada en la tela de araña,de la que tú te apartastes.Tu hopnestidad sobrepasa los niveles políticos de medio pelo que atesoran los cobardes,los pusilámines,los mediocres y los trepa venidos del regimen anterior.Te admiro y sigue en ése camino.

Ricardo(e)k idatzi zuen Otsaila 18, 2009 11:51

perfecta descripción de lo que debería ser la política y no es, olvidarnos de los sentimientos que rigen la política actual para empezar a debatir sobre los detalles reales de lo que la política debería administrar, la Cosa Pública. No administrar el sentimiento común que nos hacen pensar que debería ser el compartido por todos, porque los que gobiernan consideran el adecuado.

David Herrero Gomez (David)(e)k idatzi zuen Otsaila 18, 2009 23:12

Genial.

Ion Arocena(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 11:57

Ados zurekin. Asko estimatzen da zuk azaltzen duzun independentzia pertsonala. Animatzen zaitut horrela jarraitzera. Heldu goixari¨¨

Ion Arocena(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 11:57

Ados zurekin. Asko estimatzen da zuk azaltzen duzun independentzia pertsonala. Animatzen zaitut horrela jarraitzera. Heldu goixari¨¨

Ion Arocena(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 11:57

Ados zurekin. Asko estimatzen da zuk azaltzen duzun independentzia pertsonala. Animatzen zaitut horrela jarraitzera. Heldu goixari¨¨

mikel arana (mike01)(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 18:15

Considero que el nacionalismo es fundamentalmente triste. Aburrido en sus planteamientos y de muy poco recorrido intelectual. Es además poco edificante como, tras tantos años de gobierno, se ha convertido basicamente en un forma acomodada de vida. Irrespetuosa con las leyes cuando le conviene y profundamente egoista. El nacionalismo gobernante, acomodado, necesita -incluso por su bien- una buena temporada en puerto para someterse a tareas de limpieza y acondicionamiento. Este país necesita respirar aire puro, una inyección de progreso, de ilusión. Una sacudida de libertad, de encuentro entre todos. De menos "nosotros" y de más "todos". De menos "ombligos". No es posible -no va a serlo- que a partir del 1 de marzo sigamos como el mismo rollo de patrias y cuentos chinos de identidades y soberanias. Que la ilusión por el cambio se convierta desde ya en una ola imaparable. Haz que suceda.

Luis Fernando Ramos Blanco (luisfer)(e)k idatzi zuen Otsaila 28, 2009 00:43

Gracias Joseba por tu lucided intelectual, politica y sobre todo humana. Es elocuente como personas como tú,como Bandres, Onaendia y otros muchos de induble valia intelectual salieron de la burbuja del nacionalismo (sea del pais que sea, por supuesto el español también)y sin embargo no puedo encontrar ninguno que haya dado el paso contrario. Cambiemos entre todos este mundo de froteras, banderas y luchas fraticidas. ANIMO!!!