Sartu

Hezkuntza: Aldaketaren ardatza

Herrialde bateko hezkuntzak bere gizartea definitzen du. Daukan ziurtapenik onena da. Aukera berdineko etorkizuna bermatzen du. Funtsezko eskubide bat da, bizimodu eta lan berrietatik sortu diren beharretara zabaltzeko berdintasunezko instrumentu bat da. Eremu horretan gazteek bizikidetza tolerante eta demokratikoan trebatu behar dute, eta bereziki Euskadin.

Euskal Hezkuntza Sistema XXI. mendeko erronketara egokitzeko, aldaketaren gobernu sozialistaren helburuak bi izango dira: eskola-arrakasta lortzea eta Bikaintasuna erdiesteko Goi Hezkuntza lortzeko lan egitea.

Hezkuntza etorkizuna duen herrialde bat eta berdintasunezko gizarte moderno eta tolerantea eraikitzeko elementu estrategikoa dela uste dugu. Aukera berdintasunak, herritarren eskubideek, modernizazioak eta aurrerapenak ezaugarritzen duten etorkizuna bermatzeko bidea da.

Gure ustez, Hezkuntza baloreetan oinarrituz gauzatzen ez bada, ez da hezkuntza. Eskola askatasunezko, bakezko eta erakundeekiko errespetuzko esparrua da, ala ez da ezer.

Hori dela eta, Ibarretxeren Gobernuek azken urteotan Hezkuntza Politikarekiko –eta bereziki, Eskola Publikoaren sustapenarekiko- erakutsi duten interes falta kezkagarria dela uste dugu.

Interes falta horren adierazgarri dira hezkuntzaren kalitatearen eta etorkizuneko erronken inguruko benetako eztabaida politikorik egon ez izana, elkarrizketa baztertu izana, gauzatutako kudeaketa autoritarioa eta ororen gainetik, Hezkuntzak gaur egun dituen helburuak proiektatu ez izana, izan ere, horren ondorioz euskal gizarteak ezin izan du helburu horiekin identifikatu.

Aldi berean azkenean burutu ez diren eta Hezkuntzaren benetako arazoak konpontzeko balio izan ez duten programa, ekintza eta planak ugaritu direla ere ikusi dugu. Euskal curriculumaren kasua da hori. Euskara hezkuntzan modu alderdikoian erabili da eta gainera, Gobernua ez da barne adostasunera iristeko eta Hezkuntzaren alorreko Hizkuntza Ereduen Erreformarako Lege Proiektua onetsi eta Legebiltzarrera bidaltzeko gai.

Hezkuntzan elebitasun orekatua bilatzen saiatu beharrean, euskararekin alderdikeriatan ibili dira eta herrialdearen errealitate soziolinguistikoa baztertu dute eta ondorioz, bai Hezkuntzak, bai euskarak, kalte handia jasan dute.

Bestalde, atzeko arazo larri batzuk ebatzi gabe geratu dira honako esparru hauetan bereziki: plangintza, hezkuntza eskaeraren lokalizazioa eta hezkuntzako behar berezien banaketa. Gaur egun Euskal Eskola Publikoan ikasle etorkinen % 66 eta beste behar espezifiko batzuk kontzentratzen dira.

Hala ere, Eskola Publikoa sustatu beharrean, indarra eta protagonismoa galdu du geure hezkuntza sisteman eta ondorioz, hezkuntzan bereizketa arriskutsu bat sortu da, euskal familien baliabide ekonomikoen arabera. Eta gainera, publikoak ez diren ikastetxeek lortu ez duten arreta eta eztabaida eskatu dute.

Azken hamarkadan arazo horiek guztiak gehitzen eta pilatzen joan dira. Elkarrizketarik, hezkuntzari buruzko eztabaidarik, adostasun politiko eta sozialik eta herrialde proiektu estrategikorik gabeko aroa izan da. Hezkuntzaren arloan ere, euskal kutsu garbiarekin jardun beharrean, erabateko nazionalismoan oinarritutako gobernua izan dugu.

ESKOLA ITUNA

Hala eta guztiz ere, hezkuntza sistema on bat izaten jarraitzen dugu, 1992ko Eskola Itunetik jaio zena, Fernando Buesak Gobernutik Euskal Hezkuntza zuenekoa, hain zuzen, baina aktibatzeke dago. Zoritxarrez, harrezkero ez da hori sustatzeko eta azken urteotan gizartean egon diren aldaketetara egokitzeko interes berezirik egon. Are gehiago, itun haren filosofia modu sektarioan aplikatu da.

Profesional onak izaten jarraitzen dugu, baina sarritan desmotibatuta daude nagikeria eta doktrinarismoaren ondorioz, baita hezkuntzaren alorreko agintaritzek beren lanarekiko duten uste on faltagatik ere.

Gaur egun, Hezkuntza Sistemak hura osatzen duten sektore guztien, hau da, publikoa zein pribatuaren arteko hausnarketa estrategikoa behar du. Adostasuna eta Ituna beharrezkoa dira. Modernizazioa beharrezkoa da gaur egungo beharretara egokitzeko, baita etorkizunerako aurreikuspenetarako ere. Horrez gain, asko euskal herritarren sentimendu eta pentsamolde desberdinen arteko bizikidetza lortzeko ezinbestekoa da sentsibilitate demokratiko handia.

Are gehiago, autodefinizioa behar du sistema gisa identifikatzeko eta urteetan zehar indargabetzea eragin duten kanpoko elementu guztiez askatzeko. Izan ere, Euskal Hezkuntza Sistemak oraindik azter daitezkeen gaitasun handiak dauzka. Hortaz, helburu horien aldeko apustu sendoa egiteko asmoa duen Gobernua falta da soilik. Aldaketa gobernua, hain zuzen, eta handik Euskal Sozialistok honako konpromiso hauek hartuko ditugu:

  • Euskal Hezkuntza demokraziaren defentsari garrantzi berezia ematen dion esparru bihurtuko dugu. Premiazkoa da indarkeria instrumentu politiko gisa erabiltzearen aldeko jendea duen herrialde honetan. Aldaketa aro berrian, geure Hezkuntza funtsezko elementua izango da hiritartasunerako eta demokraziarako, totalitarismoaren alderdi guztietako aurre-iritzi ideologikoei aurka egiteko eta ETAren terrorismoa etikoki, sozialki eta politikoki deslegitimatzeko.
  • Euskal eskola hiritartasunerako hezkuntza esparru bihurtuko dugu eta hezkuntza sistema osoa genero berdintasunerantz aurrera egiteko eta emakumearen kontrako indarkeriaren kontra errotik jarduteko ekintzez beteko dugu.
  • Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza eskola itun berri baten bitartez berriz antolatuko dugu, funts publikoen bitartez mantentzen diren ikastetxe guztieksegurtasunezko eta etorkizuneko proiektuak bermatzen dituen testuinguru batean jardun ahal izateko.
  • Eskola-porrota modu esanguratsuan murriztuko dugu, irakaskuntza pertsonalizatu baten bitartez gazte guztiek beren prestakuntza modu arrakastatsuan burutuko dute eta horrela, aukera berdintasuna egotea lortuko da.
  • 3 urtetik beherakoen eskolaratzea legeen bitartez finkatuko dugu eskubide subjektibo bihur dadin, eta legealdi berrian eskatzen duten guztientzat eskola-plaza bat bermatuko dugu.
  • Eskola Publikoa hezkuntza sistemaren oinarrizko erreferente gisa birsorraraziko dugu.  Horretarako, ikastetxeak modernizatu eta zabaltzeko inbertituko da, baita eskolaratze beharrei erantzuteko ikastetxe berriak eraikitzeko ere eta aldi berean, beren autonomia bultzatuko da. Halaber, 18 urtera arteko ibilbidea jasotzen duen eskolaratze-eskaintza bat ezarriko da.
  • Jatorri Atzerritarra duten Ikasleak barne hartzeko Plan Orokor bat sustatuko dugu. Plan hori funts publikoekin mantentzen diren ikastetxe publikoei zuzenduta egongo da eta bi helburu nagusi izango ditu: eskola integrazio eraginkorra eta ikasleen eskola-arrakasta.
  • Euskal Hezkuntza hiru hizkuntzatan gauzatuko da elebitasun orekatua lortzeko. Familiek beraiek aukeratzen duten hizkuntzan lehentasuna izanez ikasteko askatasuna bermatuko da, koofiziala den beste hizkuntzaz ere arduratuz.  Hizkuntza koofizial bien ezagutza eta erabileraren abantailak hiritar kohesio gisa ezagutzera emango dira eta ingelesean aurrera egingo da euskal belaunaldi berriek Europatik askatasunez ibili ahal izatea errazteko oinarrizko tresna gisa. Hirueletasun lasaia eta atxikimendurik gabekoari esker, Euskal Hezkuntza hezkuntza kosmopolita izango da.
  • Irakasleekin kontratu berri bat ezarriko da eta ibilbide profesionalez hornituko da.
  • Hezkuntza lan munduko aukerekin lotuko da. Eta zera ere onartu behar dugu: krisialdi honetan zenbait lapostu bete gabe geratuko direla heziketa profesionalean gabeziak daudelako.Etengabeko Hezkuntza Lege bat sustatuko dugu. Pertsona helduen prestakuntza guztia jasotzen duen planteamendu batean oinarrituta egongo da, bere helburua prestakuntza eskaintza guztiak (bai Lanbide Heziketakoak, bai Batxilergokoak,
  • Helduentzako Hezkuntzakoak eta beste hezkuntza esparru batzuetakoak) malgutasunez koordinatzea izango da.
    Hezkuntza sistemaren modernizazio teknologikoan aurrera egingo da, Eskolan informatikaren erabilerari dagokionez, egoera hobean dauden beste Autonomia Erkidego batzuetatik banatzen gaituen aldea murrizten joateko. Irakaskuntzan Informazioa eta Komunikazioaren Teknologien erabilera orokortzea sustatuko dugu, baita irakaskuntzarako erabilgarria den software librearen erabilpena ere.
  • Unibertsitateak autonomia osoa berreskuratuko du eta benetan ezagutza sortu, transmititu eta ezagutzera emateko balioko du. Euskal Unibertsitateko ikerketak Euskadin I+G+b-aren alorrean egiten den gastu osoaren % 15 soilik gauzatu du. Geure Unibertsitateak ikertzaileak prestatzeko Katalunia bezalako beste Autonomia Erkidego batzuek aprobetxatu dituzten aukera bikainak alferrik galdu ditu. Horrez gain, Parke Zientifiko-Teknologikoak sustatuko ditugu eta langile doktoreak ekoizpen sisteman laneratzen saiatuko gara.
  • Unibertsitate egoitzetako plaza publiko kopurua areagotuko dugu, baita diru-laguntzen hornidura areagotu ere, eta horrez gain, Erasmus eta antzeko diru-laguntzen gehigarria areagotuko dugu eta atzerriko enpresetan lan-praktika gehiago sortuko ditugu. Nahikoa diren baliabide publikoen ekarpenarekin, Unibertsitateak –beti bere autonomia izanik- ingelesezko eskaintza zabaldu ahal izatea, Administrazio eta Zerbitzuen alorreko Langileria gehitzea –bereziki, ikerketa taldeei laguntzeko- eta ikertzaile gazteak prestatu eta kontratatzeko finantzaketa areagotzea erraztuko da.
  • Euskal Unibertsitatea, hots, Euskal Herriko Unibertsitate Sistema, Europako unibertsitate esparruan modu arrakastatsuan lehiatzeko prest egotea nahi dugu

Beraz, Euskal Sozialistok aldaketa Gobernuan geure hezkuntza sistemaren kalitatea areagotzeko eta Euskadiren ekonomia, politika eta gizartearen eraldaketarako funtsezko instrumentu bihurtzeko konpromisoa hartzen dugu. Bizikidetza demokratikoa bultzatzeko instrumentu bat, gizarteratze eta berdintasunezko instrumentu bat da, modernizazio instrumentu bat, ikerketa sustatzeko eta inguruan dugun mundura zabaltzeko instrumentu bat.

Lehenagoko konpromiso guztiak asmo polit multzo huts bilakatu ez daitezen, hezkuntza sistemaren finantzaketari eusteko konpromisoa hartzen dugu.

Geure Hezkuntza Sistema berreskuratuko dugu, alderdikeriazko atxikimendu arraroetatik askatuko dugu eta denbora luzeegian zehar jarraitu duen deriba kontserbadore eta sektariotik aldenduko dugu. Hezkuntza datozen lau urteetan herrialdearen helburu handi bat izatea lortuko dugu, publizitatearekin eta sekreturik gabe. Hezkuntza politika gai serioegia delako pentsamenduaren burokraziaren esku uzteko. Aurrera egiteko behar duguna ez da burokrazia. Ezta segurtasun juridikorik eza ere.

Hezkuntza politika, azken finean, Euskadin irekitzear dagoen aldi berriaren oinarrizko adierazgarria izango da. Hezkuntza eztabaida, elkarrizketa eta ituna izango baita. Aldaketaren ardatza izango da.

Dokumentuak: plataformak, educación