Sartu

Gure zerua

Luis Haranburu Altuna


Dante handik itzuli zenetik badakigu infernua nolakoa den, ez dakigu ordea zerua nolakoa den, ez eta non dagoen. Handik ez da inor itzuli.

Badakigu gorrotoa dela infernuko atea eta han ez dagoela esperantzarik. Poetak dioenez maitasuna da zeruko atea eta guztia espero daiteke bertan.

Gure gizartean setakeria da nagusi eta honek gorrotoan dauka bere sustraia. Nazionaren idolatria, setakeria bat da eta gorrotoan dauka bere iturburua. Diferentea denaren gorrotoan. Horrela izan zen bere sorreran eta horretan jarraitzen du ETAren eskutik.

Gorrotoak infernua suspertzen du gure artean, maitasunak, aldiz, zerua sor dezake.

Joseba Pagazak, Isaias Carrakok, Inaxio Altunak ez zuten gorrotatzen inor. Errukitu bai, baina gorrotatu ez. Gorrotoaren biktima izan dira hala ere. Gure gizartean bizirik dagoen gorrotoarenak.

Orain badirudi gauzak aldatzeko heinean daudela. Gobernu aldaketa egokitzeko zorian gaude. Aldaketa hori, ordea, gizartean eman den aldaketaren ezaugarria baizik ez litzateke. Poliki-poliki maitasunak lekua hartu dio gorrotoari. Aldaketarik badago maitasunaren sarea hedatzen joan delako izanen da.

Maitasunaren garaipenak, ordea, zer ikusi handia dauka Joseba Pagaza bezalako gizonekin. Beren heriotzak zirrara eragin dute gure gogo eta erraietan. Beraienganako maitasuna piztu dute guregan eta maitasunaren eskutik "zerua" ikusten hasi gara.

Nik ez nuen ezagutu Joseba Pagaza, baina jadanik anaikiro maite dut. Anaikiro eta hiritarki maite ditudan bezala bere ama eta sendia. Pagaza, Carrasco, Altuna maitasun bide bilakatu dira eta biktimak maitagarri egiten diren neurrian bizkortu eta sendatzen da gizartea.

Gizartearen gehiengoa maitasunari lotzen zaionean, gizarte hori birjaio egiten da eta gorrotoa zokoratzeko gauza da.

Hemen Josebaren memoria bizkortzeko bildu garenok ez dugu inor gorrotatzen. Josebaren hiltzaileak erruki ditugu, baina ez ditugu gorrotatzen. Errukia justiziaren semea da eta duintasunaren alaba. Habe bi horien gainean eraiki nahi dugu euskal gizartea, bertute horiek sortuko dute lur honetako zoriona eta zerua.

Beti izanen ditugu gogoan eta beti maitatuko ditugu Joseba eta haren gisako gizonak. Gure maitasunak eraikiko die zerua.

Hiritar eta adiskideok jaso zuen buruak eta ez izan gorrotorik. Ez lotsatu zuen errukiaz eta maitatu euskal gizartearen alde bizia eman dutenen memoria. Gure duintasunarekin eta beraiekiko maitasunarekin ukan dezakegu gu denon zerua.

Joseba, Isasias, Inaxio... zuek zarete gure zeru gris honetako izarrak. Euskal gizarte berriaren sustraiak.


(Joseba Pagazaren omenez 2009ko Otsailaren 8an Andoaingo plazan irakurritako hitzak)

 

Dokumentuak: gaur

Iruzkinak

Miguel Angel Ruiz Díez (Miguelito)(e)k idatzi zuen Otsaila 09, 2009 18:15

Aprovecho la mención a la obra de Dante, la Divina Comedia, para decir que en el viaje de Dante a los infiernos se encuentra con un pecador que está en el infierno por no tomar posiciones, no tomar partido, no hacer lo correcto por temor; para Dante esta situación es uno de los mayores pecados. En nuestras vidas y más ahora en nuestra sociedad ha llegado el momento de posicionarse. Durante mucho tiempo el infierno de Dante ha estado lleno de vascos y vascas que hemos mirado hacia otro lado o no nos hemos posicionado contra tanta injusticia y brutalidad.

kepa(e)k idatzi zuen Otsaila 10, 2009 12:10

Muchos vascos y vascas han mirado hacia otro lado o no se han posicionado contra tanta injusticia y brutalidad. Mucha de esa gente ha vivido y vive amparada por el paraguas del nacionalismo gobernante que aún estando en contra de la violencia a actuado como si eso no fuera con ellos. Cuestionan más al Estado de Derecho que a sus vecinos asesinos unos, y cobardes cómplices otros. Muchos nacionalistas comparten ayuntamientos y labores de gobierno con aquellos que un día utilizan las instituciones y otro día las vuelan por los aires. Cuanta hipocresía, cuanta connivencia con el fascismo abertzale.

kae(e)k idatzi zuen Otsaila 12, 2009 12:51

Detestais el nacionalismo y de una manera interesada lo unis a la violencia, cuando los verdaderos nacionalistas nos encontramos entre la espada de los que nos amenazan y la pared de los que nos mezclan con los violentos.

Y hay algo terrible, detestais la individualidad y pretendeis una unificación falsaria , artificial y que no conduce a nada. ¿ que va a ser lo siguiente? ¿la uniformización?