Ideologia-askatasunaren alde, berrikuntza orain
Francisco Javier Barcenas
“Askatasuna, Santxo laguna, zeruak gizakiari eman zion dohain zoragarrienetariko bat da. Ez dira haren pareko ez lurreko altxorrak, ezta itsasokoak ere; askatasunagatik bizitza arriskuan jar daiteke eta arriskuan jarri behar da”.
Miguel de Cervantes
Kaixo, lagunak:
Zergatik uste dudan herrialde honek berrikuntza behar duela?
Berrikuntzaren aldeko apustua berez justifikatuko luketen arrazoi anitz eman ahalko nituzke, baina guztiak arrazoi bakarrean laburbilduko ditut: gure Konstituzioko 16. artikuluko 1. paragrafoko 1. zatian zera adierazten da:
“1. “Gizabanakoen eta giza taldeen ideologia-[...]askatasuna bermatzen da...”
Nire ustez, horixe da Konstituzioko artikulurik garrantzitsuena, “Guztiek bizitza eta osotasun fisiko nahiz moralerako eskubidea dute” dioen 15. artikuluarekin batera.
Nire ustez, berrikuntza beharrezkoa da Euskadin pertsonen ideologia- eta pentsamendu-askatasuna arriskuan dagoelako.
Arriskuan dago demokrazian eta autogobernuarekin 30 urte igaro ondoren, batzuek herrialde hau espazio itxi bihurtu nahi dutelako eta biztanleriaren erdia beste erdiari bere ideologia inposatzen saiatzen delako. Hesiz inguratutako espazio horretan, erdi horrek Euskadiko boterearen baliabide gehienak menderatzen ditu eta ahalegin guztia bideratzen du “euskal nazioa eraikitzeko” proiektu esentzialista gauzatzera, eta ondorioz, herrialde honetan bizi eta lan egiten dugunon ideologia-askatasuna menderatzen saiatzen dira.
Berrikuntza nahi dut pentsamendu bakar eta baztertzailearen amildegirantz garamatzan dinamika hori geldiarazteko. Berrikuntza nahi dut ideologia- eta pentsamendu-askatasuna berriro geure bizikidetzaren eta gizarte anitz eta moderno bati dagozkion harreman politikoen funtsezko oinarri izan dadin.
Berrikuntza nahi dut eta berrikuntzan sinesten dut geure Karta Magnako gainerako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak askatasunez aterako direlako ideologia-askatasunetik.
Berrikuntza posible dela uste dut oinarrizko eskubide eta askatasun horiek, euskaldunoi herritar kategoria eman behar digutenek, sozialismo demokratikoaren, eta zehazki, Euskadiko Ezkerraren (PSE-EE) oinarrizko baloreak direlako.
Berrikuntzan sinesten dut eta berrikuntza nahi dut Euskadiko alderdi sozialistak bere gobernuko jardunean irizpide horiek aplikatuko dituelako eta fronterik, zatiketarik, mendekurik, gorrotorik... gabeko bizikidetza demokratikoa posible izango delako eta bertan, herritarren eskubideak gizarte integratu, batu eta benetan demokratikoan oinarrizko zutabe bihurtuko direlako, euskaldunok merezi dugula pentsatzen baitut.


Iruzkinak
observdor socialista(e)k idatzi zuen Otsaila 13, 2009 19:20
Compas del cambio: he encontrado esto en la red. Y no sé que decir:
http://euskaldemoscopia.wordpress.com/
Oruga Oruguilla(e)k idatzi zuen Otsaila 14, 2009 08:06
Hola observador. Habrá encuestas de todo tipo (buenas y contaminantes) de aquí al 1 de marzo. Échale un vistazo a éstas:
http://www.cadenaser.com/pulsometro/
http://datos.cis.es/pdf/Es2784mar_A.pdf
Chao
el búho negro(e)k idatzi zuen Otsaila 14, 2009 12:43
La libertad ideológica, ese es el corazón del problema vasco. Javier ha dado en la diana. De ella nacen todas las demás libertades y derechos. La categoría "ciudadanía" se deriva de esta libertad.
Si conseguimos este objetivo con un gobierno de cambio, Euskadi habrá alcanzado el futuro. Todo lo demás vendrá dado.