Sartu

Kultura Zerrada

Juan Zubillaga

Duela gutxi Kultura sailburuak Euskal Kultura Planaren aplikazioaren balantzea aurkeztu du. Duela lau urte hasi zen plan honen inguruan egin duten ebaluazioaren arabera, «euskal nazio nortasuna» indartzeko instrumentu bat da eta ordezkari bizkaitarraren hitzetan, “herriaren aintzatespenaren” zerbitzura dago (El Correo).

Interesgarria da ikustea EAJko ordezkariek kultura politikaren inguruan duten kontzeptu itxi eta instrumentala. Dirudienez, beraientzat garrantzitsuena ez da kultura politikak euskal herritarren kultura maila areagotzeko balio izan duen ala ez ikustea. Jendeak kultura jarduerekin gehiago gozatzen duen, kultura-industriak aurrera egin duen edo mundu mailan egiten den kultura osoarekin lotura gehiago dagoen ikustea ere ez da garrantzitsua. “Euskal nazio nortasuna” indartu den ala ez ikustea da kontua.

Horrelako adierazpenek balio gehiago ematen diete  kultura irekiko aukerei, geure inguruan eta geuri buruz sortu dugun eta autokritikarik egiten ez duen kulturaren saretik irteteko. Bitxia da, baina sailburu andrearena bezalako planek geure kultura nortasunaren aniztasuna kentzen saiatzen dira. Beren irizpideen arabera, “euskal nazio nortasuna” indartzen laguntzen ez duen jarduerek ez dute Planaren babesik lortuko.

Planaren inguruan azaldu duen gainerakoa etsigarri samarra da zen. Kulturaren Euskal Behatokia salbu (funtzionatzen ari baita), planaren gainerako lorpenak zenbakien bidez deskribatu zituzten.

Kultura sailburuak Euskal Kultura Planaren 4 urteetan kultura garapenaren alde 120 ekintza planifikatu direla azaldu du, baina ez du xehetasunik eman, eta plana ixtean, ehuneko 85 gauzatu dela aipatu du.

Azkaratek agertu duenaren arabera, azken bi urteotan, planean aurrez ikusitako 120 ekintzei beste 71 jarduera berri gehitu zaizkie eta horien gauzatze maila (2008ra arte) % 74koa izan da. (Deia)

Zenbakiak ondo daude, baina ni neu kokoteraino nago jarduerek zertarako balio izan duten azaldu beharrean, gauzatutako ekintza kopuruari edo horietan gastatutako diruari “emaitza” deitzen diotela ikusteaz. Hori ez da Eusko Jaurlaritzari azalpenak ematea. Adibidez, berrikuntzaren alorreko datuak aurkezten dituztenean, eremu horretan gastatu duten diruaz mintzatzen dira, baina ez dituzte diru horrekin lortu diren ala ez diren “berrikuntzak” aipatzen. Hemen ere gauza bera gertatzen da, ez dakigu diruak zerbaitetarako balio izan duen ala ez. Baina seguruenik ez zuen askotarako balio izango, bestela... esango zuten.

Dokumentuak: euskadi, Kultura, gaur

Iruzkinak

Paco yeste(e)k idatzi zuen Otsaila 02, 2009 19:57

Cuando alguien se apodera de algo que es para todos y detodos,como es la cultura,pierden el horizonte y se autoconvencen de lo tontos que somos y lo listillos que son.Para habla de cultura Vasca y desarrollarla,los nacionalistas excluyen y suprimen muchos siglos.La historia la manipulan y se miran a la Txapela,con el resultado de una propia ignorancia malevola.Sra.Consejera de Cultura,Mingorría es un pueblecito de AVILA.¿Lo sabía?.NECESITAMOS UN CAMBIO.

Rafa(e)k idatzi zuen Otsaila 06, 2009 09:33

Un gobierno que ha utilizado y manipulado la cultura y la lengua durante tantos años no puede entender eso de que la cultura es algo abierto y dinámico. Han utilizado todas las herramientas para crear una única cultura nacional homogénea que flaco favor ha hecho para el fomento de la cultura vasca.